Martxan da Etxealditik Euskaraldira, bi helburu nagusirekin: etxekoekin eta etxetik ditugun hizkuntza-ohituren gainean pentsaraztea batetik, eta euskararen erabilera sustatzea bestetik, horretarako bitartekoak eskainiz.
Ondarroako Udalaren Hezkidetza Proiektuak aurrera darrai eta etxetik ere herriko gazteekin lanketa egiten jarraitzen dugu. Oraingoan, hitzaldi batekin gatoz: gazteak eta sexualitatea. Alazne Lastra sexologoa elkarrizketatuko dute Hezkidetza Egitasmoko hezitzaileek Instagrametik (@hezkidetzaOndarroa).