Zaldupeko plazan jarriko dituen birziklatzeko ontzien kokapenaz galdetu die udalak herritarrei

1

Ondarroako Udalak herri jasangarri bat eraikitzeko urrats berri bat emango du eta Zaldupeko plazan ere birziklatzeko ontziak jarriko ditu. Hondakin kopuru handienak sailkatzeko helburua dauka udalak eta horretarako beharrezkoak diren bitartekoak jarriko dituela aurreratu du. ‘Zaldupen herriko beste hainbat gunetan egin dugun moduan birziklatzeko gune berri bat jarriko dugu, gutxinaka bada ere herritarrek hondakin guztiak birziklatzeko ohitura har dezaten nahi dugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak.

Horretaz gain, birziklatzeko gune berriaren kokapen egokia garrantzitsua dela uste du udalak horregatik erabiltzaileak izango direnei beraien iritzia eskatu die. ‘Herritarrek gune berriaren kokapena egokia ikusten duten ala ez jakitea ezinbestekoa da guretzat, azken finean beraiek izango dira aurrerantzean ontziak erabiliko dituztenak’ gaineratu du Bedialaunetak.

IMG-20170110-WA0002

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. Ezezagun borrokalaxe on

    Rezikla eta rezikla ta txakurran kakak ze? Herrixantzir dazen kakak reziklako bagendun nahidanbeste energixa lortukogendun

    A ta neuk b txakurre akat ta herrixan bedartzan etxenbarau b jaso etxendot.

Reply To Ezezagun borrokalaxe Cancel Reply