Artabide 47ko garajeen parean ezin da kotxerik aparkatu

2

Artabide 47an dagoen garajearen sarrera parean ezin da kotxerik aparkatu. Orain arte horiz marraztuta dagoen ingurunean hainbat herritarrek kotxea lagatzen izan dute eta horrek auzokideei kotxea garajean sartzea eta ateratzea oztopatzen dio. Hori dela eta, udalak baimendutako lekuan soilik aparkatzeko eskaria egin nahi die herritarrei eta horiz markatutako gunea libre lagatzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

2 iruzkin

  1. kaixo,

    udalak albiste berdina egitea nahi nuke Zaldubideko etxeetako garajeei dagokienez. hau da Zaldubide kaleko 1-3-5-7 garajeak. Garajeen sarrera/irteera aurrean EGUNERO kotxeak daude aparkatuta eta sarrera/irteera galarazten dute. MARRA ZURIA DAGO hor ez aparkatzeko, baina kotxeek berdin berdin aparkatzen dute. Askotan ondoan dagoen zebrabidea okupatuz. Beraz, eskertuko nioke udalari galaraziko balu hor aparkatzea.

    esKERRIK ASKO

    • Ondarroako Udala on

      Kaixo Nere,
      zure kezka bideratu dugu dagokion arlora eta bertan aztertuko da gaia, beharrezkoa bada albistea ere aterako du udalak, mila esker eta ondo izan!

Reply To Nere Cancel Reply