Bihar Zinegoak jaialdiko filmak ikusgai izango dira Ondarroan

1

Zinegoak zine jaialdiko filmak ikusgai izango dira Ondarroako Etxelilan bihar eta apirilaren 6ean. Bi ikuskizunak 19:00etan izango dira. Bihar laburmetrai bilduma bat izango da ikusgai eta apirilaren 6ean berriz Arreta dokumentala.

Zinegoak Hedapenaren helburu nagusietako bat festibaleko lanak udalerrietara zabaltzea da, oro har zaila dutelako mota horretako edukiak eskuratzea. Zinegoak jaialdian izaten ditugun film gehienak ez dira areto komertzialetara helduko, eta helduko direnak, ohorezko salbuespenak kenduta, areto minoritarioetan egongo dira. Bigarren helburua, baina ez inportantzia gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. Eta ondarruko zini zer?? ondarruko udaletxik ezin dau ixe ein zini atzea ipintxeko?? barakiau jabe pribau dakarrela, baine nik uste udaletxik zeozer enbikobalan ondarrutarrak zine baik ez geatzeko, urtitan egon dan gauza bat da, kulturi de….eta gerua ta jente gexa entzutenda durangoa, lekatxoa…jundela zinea eta horrek danok dakiau zer dakarren ondarruko denda eta tabernetan ez kontsumiuti. Beraz, zini eukitxi herrixak danontzat da aberasgarrixe. Medidak ya, zini berpisteko!!!

Reply To joseba Cancel Reply