Maiatzaren 6an izango da Kamiñazpiko parkea eraberritzeko parte hartze prozesuko azken saioa

1

Parte hartze prozesuko azken saioa maiatzaren 6an, zapatua, 11:00etatik 13:00etara izango da. Azken saioan, parkean egin beharreko aldaketak definituko dituzte herritarrek. Bertan, parkearen diseinu berria erabakiko da, eta horren ostean parte hartze prozesua gidatu duten arkitektu taldeko lagunek proiektua burutuko dute.

Herritarrak izango dira, beraz, Kamiñazpin zer nolako parkea nahi duten erabakiko dutenak. Orain arte egin diren saioetan 40 lagun inguruk parte hartu dute. Lehenengo hiru saioak bi lan taldetan banatuta egin dituzte, 5 urtetik aurrerakoek eta helduek. Bukaeran baina bi lan taldeetan eztabaidatutakoa elkarbanatu dute parte hartzaile guztien artean. Udalarentzako ariketa polita eta beharrezkoa izan da Kamiñazpiko parkea eraberritzeko parte hartze prozesuaren eta aurrerantzean ere herria denon artean eraikitzen jarraitzeko ahalegina egingo duela esan du udalak. ‘Herriko txikienek ere badute zeresana eta asko erakutsi digute prozesu honetan, sarri askotan guk geuk identifikatzen ez genituen premia eta gabeziak identifikatzeko gai izan baitira’ azaldu du Eneritz Basurko Hezkuntza eta Hirigintza zinegotziak. ‘Aurrerago ere erabakiak hartzeko unean horrelako ariketak egin beharko dira, emaitza denon beharretara egokitutakoa izango dela bermatzeko’ gaineratu du Basurkok.

Prozesuari buruzko informazioa eskuratu nahi duenak, herritarren parte hartze saioetako aktak eskuratzeko aukera izango du. Horretarako, komunikazioa@ondarroakoudala.net helbidera idatzi eta eskaria egin beharko du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. Yolanda Burgoa on

    Egunon:

    Batzarrea ezin naz jun eta parkiai zentzu didaktiko bat emongoletzaken ekarpen bat nahi dot ein. Ondo egongo litzake egurrezko balkoi txiki bat ipintxi bertako fauna ta flora azaltzen daben panel informatibo bateaz.

    Mila esker,
    Yolanda Burgoa

Reply To Yolanda Burgoa Cancel Reply