Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkalekuak errespetatzea eskatu du udalak

2

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkalekuak txukundu ditu Ondarroako Udalak. Modu horretan baimenik ez duten herritarrek bertan aparkatzea ekidin nahi du udalak. ‘Aparkaleku hauek benetan behar bereziak dituzten pertsonentzat dira eta herritar guztiok errespetatu behar ditugu gune horiek’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak. Herriko elkarte ezberdinekin elkartu da udala gai honen inguruan berba egiteko, eta benetan aparkaleku hauen premia duten herritarrentzako ezinbestekoa da behar dutenek soilik erabiltzea aparkaleku hauek.

Arau hauek errespetatzen ez dituzten herritarrek dagokion zigorra jasoko dutela ere jakinarazi du udalak. 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

2 iruzkin

  1. Herritar bat on

    Erabat ados mota honetako aparkalekuk libre laga bir dizela mugikortasun murriztu dakarren pertsonantzako, ta aparka ezin daben batek aparkaten badau, multi. Askotan baine euran familiarrak diz aprobetxaten dizenak aparkalekuaz, beraz, alkarrei kalti etxen eurak daz txartelaz baliatuz, ze tartela ez dakarrena ez dot pentsaten atrebiuko danik aparkaten, badaki zer dakarren bestelan eta. Hau kontrolati ez dot uste hain erraza ixango danik.

    • Ondarroako Udala on

      Kaixo,
      Aurten Ondarroako Udaltzaingoak 80 isun jarri ditu mugikortasun murriztua duten aparkalekuetan kotxea gaizki lagatzeagatik, horietako 3 legez kanpoko txartel atzeman ditu. Beraz, zoritxarrez badira leku horietan aparkatzen duten herritar ugari.

Reply To Ondarroako Udala Cancel Reply