Ondarroako Udalak Bizkaibus zerbitzuan hobekuntzak eskatu ditu

2

Zunbeltz Bedialauneta alkateak garraio publikoan zerbitzu hobea lortzeko, hainbat eskera zuzendu dizkio Vidal Martinez Bartolomé Bizkaiko Diputazioko garraio eta mugikortasun zuzendari nagusiari. Ondarroako Udala zuzenean bertaratu da Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzara eta bilera egin ostean eskaera erregistratu egin du. Ondorengo eskakizunak egin ditu herriko mugikortasuna hobetze aldera:

1. 3916 linean (Ondarroa-Ermua-Bilbo), 20:30etan azken parada egin ostean, autobusa kotxerasera doanean Portutik Kamiñazpira geldialdi bat gehitzeko aukera, Kamiñazpiko bizilagunek duten beharra dela eta.

2.Kamiñazpiko autobus geltokian pantaila digital bat gehitzea, herritarrek jakin dezaten zenbat denbora falta zaion autobusari heltzeko.

3. Ondarroa-Berriatua-Markina-Bilba linea zuzenean zerbitzu berri bat gehitzea herritar gehien ibiltzen diren orduan.

4.Errenteria auzoan dagoen markesina bakarra konpontzea eta bigarren geltokian berri bat jartzea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

2 iruzkin

  1. Oso ondo bizkaibuseku eta itsasaurreko markesini arreglati zer?? Kristal bat faltara ta negun congela etxeza… ta hori markesini udalana da ez? Ia noiz konpontzezuen ze email bidez abisata da askotan udala

  2. Orain hauteskundeak direla ea konpontzen duzuen itsas aurre plaza ondoan dagoen bizkaibus autobusaren markesinako kristala…

Reply To Naia Cancel Reply