Bizipoza elkartearen aurkezpena egingo da Ondarroan urtarrilaren 26an

1

Bizipoza elkarteen elkarte bat da eta bere helburuak gizarteratze prozesuetan laguntzea, behar emozional eta baliabide beharretan lagundu eta eragitea eta guzti hori aurrera eramateko boluntario sare bat martxan jartzea dira. Elkartearen aurkezpena egingo dute Ondarroan, urtarrilaren 26an, igandea, 18:30ean Beikozinin. Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, dokumentala eta dokuweba aurkeztuko dira; Bizipoza elkartea herritarrei zer den azaltzea izango da aurkezpenaren helburua. Ugaitz Alegria eta Anabel Arraiza ariko dira aurkezle lanetan.

Aurkezpen ekitaldiaren antolaketan murgilduta daude Arnasa elkarteko kide ondarrutarrak eta beraiei laguntzen ari da Ondarroako Udalaren Ongizate batzordea. Adierazi dutenez aurkezpen ekitaldian herritarrei elkartea eta bere helburuak eta egitekoak eman nahi zaizkie ezagutzera. Horretarako, herriko zein eskualdeko hainbat pertsona eta elkarte ezagun gonbidatu dituzte: Artaka, Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia bertsolariak, arraunlariak, Herri eta Bixi, Inhar Urruzuno harrijasotzailea, Asisko Urmeneta ilustratzailea eta Keu Agirretxea musikaria besteak beste.

Ondarroako Udaleko Ongizate batzordetik herritarrei hitzordura joateko deia luzatu diete: “oso garrantzitsua da elkarte hauek eta bereziki Bizipoza elkarteak egiten duten lana, baina hori aurrera eraman ahal izateko are garrantzitsuagoak dira kontzientziazioa alde batetik eta proiektura boluntario gehiago batzea bestetik”.

Elkarteen elkarte horretako kide dira, besteak beste, Arnasa, Naizen, Kale Dor Kayiko, Oporrak Bakean, Aspanogi, Aspanovas, Chernobilen Lagunak…

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. Mila esker Ondarroako Udalari, bereziki Ongizate batzordeari, eta Beikozini ko lagunei, aurkezpen hau egiteko erraztasun guztiak eskura jartzeagatik eta baita kontzientziazio lan honetan bidelagun izateagatik ere. Bakoitzak beretik jarriz gauza handiak lortzen dira! Bertan ikusiko dugu elkar!!!!

Reply To Bizipoza Elkartea Cancel Reply