Ondarroako Hezkidetza Egitasmoak hezkuntza afektibo sexualaren inguruko prozesu parte-hartzailea abiarazi du familientzat

0

Ikasturtean egindako lanketarekin jarraitzeko asmoarekin, Koronabirusaren eraginak ere ez du gelditu Hezkidetza Egitasmoa. Prozesuarekin jarraitzeko, hainbat tresna ipini dira komunitatearen eskura hezkuntza afektibo sexualaren inguruko hausnarketa elikatzeko.

1- FAMILENTZAKO ETA KOMUNITATEARENTZAKO BIDEOA

2- IRAKURTZEKO ETA IKUSTEKO MATERIALA

Maitasuna eta indarkeria

Berriako erreportaje honetan, 13 eta 18 urte arteko Gipuzkoako nerabeek eta gazteek maitasun erromantikoaren inguruan dituzten ideiak aztertu dituen ikerketaren emaitzak jasotzen dira. Medicus Mundi erakundeak egindako ikerketa da, Farapi elkartearekin eta EHUko Antropologia Sailarekin batera.

Pornografia eta pertsonen arteko harremanen aldaketak

Pornografia berriak eta pertsonen arteko harremanen aldaketak (Red Jóvenes e Inclusión Social eta Universitat de les Illes Balears) ikerketatik abiatutako erreportaia, Publiko egunkarian.

8 urtera jaitsi da doaineko material pornografikorako sarbidearen adina, eta 14 urtetik gorakoen kasuan, orokortua da kontsumoa. Pornografia berri hau “oso matxista da ta bereziki iraingarria emakumeentzat”.

Keep it real online

Zeelanda Berriko gobernuaren hezkuntza sexualerako kanpainaren bideoa.

3- GALDETEGIA

Prozesu parte-hartzaile honen asebetetze maila neurtzeko eta ekarpenak jasotzeko galdetegia prestatu dute hezitzaileek. Mesedez hartu minutu bat eta bete! Eskerrik asko!

Galdetegian sartzeko klikatu hemen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina