Euskal Herriko itzuliaren azkenaurreko etapa Ondarroan amaituko da eta azkena Ondarroan hasi, apirilaren 9an eta 10ean

0

Aurrera Kirol Elkartearen 100.urteurrena baliatuz, Euskal Herriko itzulia (Itzulia Basque Country) Ondarroara etorriko da. Itzulia apirilaren 5etik 10era lehiatuko da: azkenaurreko etapa, apirilaren 9koa (barikua) Ondarroan amaituko da eta azkena ere (apirilak 10, zapatua) Ondarroan hasiko da. Aurrera Kirol Elkartea da kirol ekitaldi honen antolatzailea.

 

1982an ere Ondarroan amaitu zen etapa bat eta Ondarroan hasi hurrengo egunekoa. Apirilaren 14an Beratik Ondarroara egin zuten etapa txirrindulariek, 192’8 kilometro: Eddy Planckaert belgiarrak irabazi zuen orduan. Hurrengo eguneko etapa ere Ondarroatik atera zen eta 164’7 kilometro egin ostean Laudion amaitu; Jaume Vilamajo izan zen azkarrena.

Euskal Herriko itzulia Ondarroatik pasatzen, 1930ean. Argazkia: Auñamendi Eusko Entziklopedia/Eusko Ikaskuntza

Luis Angel Maté Euskadi taldeko txirrindulariak (Marbella, Espainia, 1984) lagun taldea dauka Ondarroan. Irakurri hemen 2018ko apirilean Berria egunkariak egindako erreportajea:

KLIKATU HEMEN.

Luis Angel Mate. Argazkia: Euskadi taldea.

Itzulia, Ondarroatik igarotzen, 2019an. Argazkia: Photogomezsport/Itzulia

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina