UEMAk euskarak Ondarroako kaleetan daukan erabilera neurtuko du maiatzeko hiru astegun eta hiru asteburutan eta lan hori gauzatzeko boluntarioak behar ditu. Kale neurketa hori egiteko baldintzak bi izango dira: 18 urte baino gehiago izatea eta ondarrutarra izatea.
Kale neurketa hau egitearen truke unibertitateko kreditu bat jaso ahalko da. Ikerketa sei egunetan egin beharko da Ondarroako kaleetan: hiru astegunetan eta hiru asteburutan. Izena emateko mrey@ondarroa.eus posta elektronikora idatzi behar da eta zalantzaren bat edukiz gero, posta elektroniko horretara idatzi edo euskara saileko telefono honetara deitu: 946833668.
Izena emateko azken eguna martxoaren 31 izango da. Izena ematen dutenek online formakuntza txikitxo bat jasoko dute apirilean eta gero kale neurketa egitera pasako dira maiatzean.