HAPOaren aurrerakinari ekarpenak egiteko epea maiatzaren 28ra arte luzatu da

0

Herri Antolamendurako Plan Orokorra lantzen ari da Ondarroako Udala herritarrekin. Momentu honetan HAPOa aurrerakin fasean dago, eta herritarrek ekarpenak egiteko aukera daukate. Ekarpenak egiteko epea maiatzaren 28ra arte (egun hori barne) luzatzea erabaki du Ondarroako Udalak, herritarrek euren iradokizunak egiteko denbora gehiago eduki dezaten.

[Alkatetzaren 2021/420 dekretua]

2021eko otsailaren 22an argitaratu zen iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta orduan jendaurreko epea gutxienez bi hilabetetakoa izango zela esan zen. Orain, epe hori gehiago luzatzea erabaki da, maiatzaren 28ra arte. HAPOaren aurrerakina Turismo Bulegoan eta Kofradia Zaharreko lehen solairuan dago ikusgai, eta baita ere Ondarroako Udalaren webgunean. Bertatik bertara ikusteko hau da Turismo Bulegoaren ordutegia: martitzenetik domekara 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Dokumentazioa kontsultatzeko klikatu hemen:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina