Ondarroako parke bio-osasungarrietan monitore batekin aritzeko zerbitzua eskainiko da maiatzeko eta ekaineko eguaztenetan

0

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan ipini duen kanpainarekin bat egin du Ondarroako Udalak Zaldupe udal kiroldegiaren bitartez. Horrela, Kamiñazpiko eta anexuko parke bio-osasungarrietan monitore batekin aritzeko aukera edukiko dute herritarrek maiatzeko eta ekaineko eguaztenetan, 11:00etatik 12:00etara.

Saio hauek herritar guztiei zabalduta daude (adin mugarik gabe) eta herrian dauden bi parke bio-osasungarrietan egingo dira, txandakatuz. Helburua, parkeetan dauden tresnak ondo erabiltzen ikastea eta jarduera fisikoa bultzatzea dira. Pertsonengan autonomia sortzea kirol-praktika osasungarrria egin ahal izateko bidea ematea eta baita ere ere arlo kardiobaskularra, indarra eta mugikortasuna lantzeko ariketetan oinarritutako kirol-ohitura sortzea ditu xede programa honek.

Izena emateko:

  • Kiroldegiko harreran.
  • Kiroldegiko 946134209 telefono zenbakian.
  • kiroldegia@ondarroa.eus posta elektronikoan.

Anexuko parke bio-osasungarria.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina