Arrigorriko ziburuen gomazko lurzorua aldatuko da datorren astean

0

Ekainaren 7an (astelehena) hasiko dira Arrigorri hondartzako umeen jolasgunearen kautxozko lurzorua aldatzeko lanak. Egungo zorua ez dago egoera onean, batez ere urteen joan-etorriak, hezetasunak eta kresalak eraginda, eta uda eta hondartza sasoia ate joka daudelarik, egoki ikusi du udalak zoru berria orain ipintzea, erabiltzaile kopurua asko handitzen baita garai honetan.

Lurzoru berria urdina izango da, eta Cikautxo enpresaren eta Ondarroako Udalaren elkarlanerako hitzarmenari esker ipiniko da. Lanek bizpahiru egun iraungo dute, beti ere eguraldiaren arabera. Oso garrantzitsua izango da lanek diharduten bitartean eremura inor ez sartzea, kautxozko lurzorua behar bezala egonkortzeko.

Plaza Gorrian ere konponketa. Artabiden dagoen Plaza Gorriko lurzoruak ere zulo bat dauka eta Cikautxorekin egindako hitzarmena baliatuko da zulo hori kautxoz estaltzeko ere. Arrigorriko lanekin batera egingo da konponketa hau.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina