Kultur jardueretarako operarioen lan-poltsa zabaldu du udalak

0

Besteak beste Andra Mari jaietako kultur jardueretan operario gisa lan egiteko lan-poltsa zabaldu du Ondarroako Udalak. Nahi duenak, izena eman dezake uztailaren 18rarte eskaera orria betez.

Besteak beste, hauek dira eginkizunak: tarimak muntatu eta desmuntatu, aulkiak ipini eta kendu, autobabes planean ezarritakoak betearazi, sarrerak eta irteerak kontrolatu, zaintza lanak egin, materialak gorde, karga-deskarga lanak eta orohar ikuskizunen antolaketan beharrezkoa den orotan laguntzea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina