Atzo salatutako eraso matxistaren harira, Ondarroako Udalaren oharra

0

Atzo (abuztuak 18) herrian salatutako eraso matxistaren aurrean, Ondarroako Udalak argitaratutako oharra da hau, erasotua izan dena errespetatzea eta zurrumurruak ez zabaltzea eskatzeko. Helburua, erasotuaren berbiktimizazioa ekiditea da.

Erasoa jasan duen emakumea babestea eta laguntzea lehentasuna da, bere egoera eta beharrak kontuan hartzea. Beraz, oso garrantzitsua da inplikatutako pertsonen konfidentzialtasuna gordetzea eta zurrumurruak ekiditea, arriskutsuak baitira eta ez baitute prozesuan laguntzen.

Erasotua izan den emakumearen berbiktimizazioa ekiditea dagokigu; bere erabakiak eta denborak errespetatzea.

Gure konpromiso kolektiboa berresten dugu indarkeria matxistaren kontrako borrokan. Ondarroako Udalak bere eskura dituen baliabide guztiak ipini ditu erasoa jasan duen emakumearen eskura. Eraso matxistarik gabeko Ondarroa baten alde lanean jarraituko dugu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina