Ondarroako Udalaren euskara sailak antolatzen duen Nanoipuin lehiaketa abian da eta lanak aurkezteko epea zabalik egongo da urriaren 10erarte. Aurtengoa, lehiaketaren hamairugarren aldia izango da.
Nanoipuin bakoitzak 140 karaktere izango ditu gehienez eta gaia librea izango da. Edoizein pertsonak har dezake parte, adin mugarik gabe, baina partehartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake gehienez. Ezizen batez sinatuta bidaliko da nanoipuina datu pertsonalekin batera. Testua eta egilearen datuak, biak ala biak bidaliko dira: Ondarroako udaletxera bide telematikoak baliatuta www.ondarroa.eus bidez edo posta arrunta baliatuz, Udal erregistro orokorrera – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Kanttoipe kalea, 3).
- EPAIMAHAIA:
Udalak izendatutako idazleek osatuko dute eta haren erabakia apelaezina izango da.
- SARIAK:
Hiru sari emango dira. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena izango dute eta zenbateko gordina hau izango da: Lehenengo saria: 400€; bigarren saria: 200€ eta hirugarren saria: 100€.
- EPEAK:
Urriaren 10a arte aurkeztu ahal dira nanoipuinak.
- EPAIA:
Epaia, berriz, ezagutaraziko da urriaren amaieran eta sari-banaketa Literatur Amuak egitarauaren baitan egingo da.