Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Hilerokoa irakurtzen

2018-02-02 @ 17:00 - 21:00

Irakaslea: Ainhoa Aldazabal Gallastegi (Filologoa, hezkidetzan aditua eta Skolastikan kritika literario feministan formatua.

Ikastaroaz: Gorputza lapurtu digute. Emakumeon gorputzetan gertatzen dena mendeetan zehar isilarazi egin digutela ohartzeko ez da ikerketa sakon baten beharrik. Erlijio liburuetan, zientzian, medikuntzan, historian… emakumeak ikusezinak izan gara, eta hala izaten jarraitzen dugu. Literaturan ere antzera gertatzen da. Mundu maskulinoan absentzia, tabua, misterioa, gaixotasuna, lizunkeria etab. dira hilerokoa deskribatzen duten hitzak.  Beharrezkoa izan da, beraz, mugimendu feministak egin duen ekarpena eta  emakumeak literatur sistemetan integratzea hilerokoaren inguruko esperientzia desberdinak jaso ahal izateko. Tailer honetan aspektu guzti hauen bueltan analizatu, irakurri eta hitz egingo ditugu.

  Egutegia: Otsailak 2, 16 eta 23       Ordutegia: 17:00-21:00        Lekua: Etxelila

Antolatzailea: Berdintasun Saila – Etxelila

Xehetasunak

Data:
2018-02-02
Ordua:
17:00 - 21:00

Antolatzailea

Etxelila eta Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua

Egoitza

Etxelila