Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Aringaingain aurkezpena

2018-10-23 @ 19:00 - 20:00

Kirola boteretzeko tresnatzat hartuta, parte-hartze gune honek emakumeen ahalduntzea bultzatuko du gorputz mugimenduaren bitartez. Alde batetik, koordinazioa, oreka, erresistentzia, indarra, bizkortasuna, malgutasuna, norbere gorputzaren ezaguera, mugimendu gaitasunak… landuko dira. Bestetik, emakumeak espazio pribatutik publikora irtetera bultzatuko ditu, partaideen arteko harremanak eratzea ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz.

Gune honetan parte hartzeko ez da ezinbestekoa maila jakin bat izatea. Edozeinek hartu dezake parte, irekia da, eta entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko dira dinamizatzailearen eskutik. Animatu!!!

AURKEZPENA: Urriak 23, 19:00etan Etxelilan

Xehetasunak

Data:
2018-10-23
Ordua:
19:00 - 20:00