Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Emakume palestinar eta euskaldunek osatutako “Bidaia koadernoa”

2018-03-20 @ 19:00

Hizlaria: Maysoun Qawasmik (Hebrongo Woman’s Active Societyko kidea) eta Nerea Uriarte (UNRWA Euskadi, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia).

UNRWA Euskadi 2012tik lanean dabil euskal eta palestinar emakumeen erakundeen Elkartasun Sarearen eraketan. Helburua da eremu feminista bat antolatzea, non euskal eta palestinar emakumeen interes estrategikoak helaraztea posible den, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa oinarri izanda. Hainbat bidai eta topaketa burutu ondoren, 2017ko otsailean emakumezkoak eta feministak diren palestinar erakundeetako 3 ordezkarik Euskadi bisitatu zuten. Bertan, hainbat elkarte eta instituzio ezagutu zituzten, hartu-emana sendotu eta testuinguru bakoitzean emakumeek bizi duten egoera elkarri azaltzeko.

UNRWA Euskadik aurkezten duen “Bidaia koadernoa” liburuak hartu-eman horretako esperientzia aberasgarria helarazi nahi du.

Antolatzailea: Berdintasun Saila – Etxelila

Xehetasunak

Data:
2018-03-20
Ordua:
19:00
Ekitaldi etiketak:
,