- ekitaldia hau amaitu da.
Lodiaktibismo tailerra
2018-03-23 @ 17:00 - 21:00
Gorputz-laborategia: Okela politizatu. Erresistentzia estrategiak aktibismo lodietatik.
Ordutegia: Martxoak 23, barikua, 16:30etatik 20:30etara; Martxoak 24, zapatua, 10:00etatik 14:00etara
Ikastaroaz: Laborategi moduan, gorputzaren produkzio politikoaren eta beronen erresistentzia forma posibleen gainean aztertuko dugu Lucrecia Masson-en eskutik. Material ezberdinekin lan egingo dugu, elkarren artean hausnarketa eta berradierazpenak erraztu asmoz. Amaitzeko, irudimen ariketa politiko eta poetiko bat egingo dugu, bertan gorputzaren aukera berriak eratzeko.
Jorratuko dira, besteak beste:
Osasun eta edertasun idealak / okerreko gorpuztasunak / etiketak / diagnostikoak / markak / existentzia deserosoak / subjektibitate zaurgarriak / nazka-beldurra-lotsa-segurtasunik eza-errua eragiten duten gorputzak / gorputz disidenteen matxinada
Info +: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2572/lucrecia-masson-gorputz-disidenteen-aldarrikatzailea
Hizkuntza: Gazteleraz
Antolatzailea: Berdintasun Saila – Etxelila