Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia

2017-05-16 @ 18:30 - 20:00

Araitz Rodríguezek, Euskaldunako Ontzioletako behargin batek alabak, 1983 eta 1988 bitartean Bilbon gertatu zen borrokaren memoria berreraikitzeko zeregina hartuko du bere gain, ontziolak ixtea saihestu ez zuen borrokarena. Horretarako, amaren ikuspegiaz baliatuko da, baita greban zeuden beharginei babesa emateko 1984an sortu zen Euskaldunako Emakumeen Asanblada (EEA) delakoan parte hartu zuten beste emakume batzuen ikuspegiaz ere. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta eman zitzaizkien emazte eta ama zereginetatik haratago, emakume horiek borrokan zuzenean parte hartzeak euren buruarentzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzia hartzea eta emakume izatearen zailtasunen aurrean ahalmentzea eta nagusiki gizonena zen inguruan era horretan azaltzea ere eragin zuen.

 

Xehetasunak

Data:
2017-05-16
Ordua:
18:30 - 20:00

Antolatzailea

Uxu Ondarroako Emakumeen Taldea

Egoitza

Etxelila