Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Oskarbi 50.urteurrena Beikozinin

2016-10-23 @ 19:00 - 21:00

Sarrera 10 euro.

Oskarbi taldea 1966ko azaroan hasi zen kantuan, beraz 50 urte egingo ditu Ondarroako kontzertu garaiean.
Oskarbiren ibilbide luzean ehundaka kantaldi eta kontzertu egin dituzte, hona hemen aipamen batzuk: 1968an Eibarko sari nagusiaren irabazleak, 1970an Portugaleten lehen aldiz Baga Biga Higa Sentikaria (Ez Dok Amairurekin), 1975an Madrilgo Ateneoan emandako kantaldia, 1976an Donostiako belodromoan 24 ordu euskaraz kantaldi erraldoia, Bilboko La Casillan Joan Manuel Serratekin emandako kantaldia, 2000garren hamarkadan Quebeck, Argentina eta Uruguaien egindako kantaldiak… Lau urtez Ez Dok Amairuko partaide izan ziren (1967-1971)eta hamar disko plazaratu dituzte. Hamaikagarrena urrian plazaratu dute, bere izena: Mendira naiz.
Ondarroan emango duten kontzetuan, garai guzietako kantuak eta oraingo Mendira naiz disko berriaren abestiak eskeiniko dituzte. Oskarbi betikoa eta Oskarbi berria ustartzen dira. Betidanik Oskarbin dauden Iñaki eta Joxelu, hasieran eta orain dabilen Maite, tartean eta orain dabilen Bakartxo, tartean hasi eta oraindaino dabiltzan Carlos, Gontzal eta beronik. Azken urteetan dabiltzan Diego, Joana eta Maitetxu.
Oskarbi taldearen partaideak
Ahotsak: Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku. Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Carlos Ruiz eta Beronik Ondikola.
Gitarra: Iñaki Maritxalar. Akordeoia:Carlos Ruiz. Flauta: Gontzal Iñarra. Pianoa eta teklatua: Joana Ortega. Biolina: Maite Lopez de Arbina. Perkusioa: Diego de Vera.

Xehetasunak

Data:
2016-10-23
Ordua:
19:00 - 21:00