ondarroako sortzaileek azoka bat antolatu dute euren produktuak plazaratzeko. Azoka abenduaren 11an eta 12an egingo da Kofradia Zaharrean: zapatuan 10:00etatik 18:00etara eta domekan 10:00etatik 17:00etara.
Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Kuikui' ikuskizuna antolatu du Ondarroako Udalak abenduaren 30erako, 18:00etan, Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Irakurri behean sarrerak lortzeko argibideak.