Zinea: ‘Natura Bizia dokumentala’

Beikozini

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hau Nazio Batuen Erakundeak 1973an izendatu zuen garapen iraunkorra eta ingurumena zaintzeko eragile aktiboak sustatzeko helburuarekin. Urtero ingurumenarekin erlazionatutako gai bat aukeratzen da eta 2021eko gaia, "Berrimajinatu, berreskuratu, leheneratu" da. Ingurumenari lagun diezaiokegu eta naturarekin bakea egin, klima hondamendiari aurrea hartu asmoz, kutsadura murriztu eta biodibertsitatearen galera gelditzeko, baina

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

‘Zero Zabor uretan’: Mater ontzi ekoaktiboa Ondarroan

MATER Ontzi Museo Ekoaktibotik poz handiz aurkezten dizuegu ZERO ZABOR URETAN ingurumen sentsibilizazio kanpaina, administrazio eta erakunde desberdinen laguntzarekin uztailean euskal kostaldean ibiliko dena,  berriro ere gure herriko portua bisitatuz. "Kanpaina honen bidez, itsas hondakinak aitzaki, herritarrak gerturatu eta inplikatu nahi dira ingurumen arazoen konponbidean. COVID 19-tik eratorritako osasun-krisiaren ondorioz, itsas hondakinen arazoa areagotu egin

Hitzaldia: Alzheimerrarekin elkarbizi

Kofradia Zaharra

Ondarroako Oroitzen elkarteak "Alzheimerrarekin elkarbizi" hitzaldia antolatu du datorren eguenerako (uztailak 15), 19:00etan Kofradia Zaharrean. Oroitzen elkarteko kideekin batera Koldo Aulestia Urrutia AFAGIko presidentea arituko da hizlari.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Bertso saioa

Herriko frontoia

Uztailaren 24an, 19:30ean herriko frontoian: Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Jon Maia. Sarrerak salgai 10 eurotan Kulixkan eta Anaitan. gai jartzailea: Bertsutan Ondarroako Bertso Eskola.

10€