Kontzertua: KAI NAKAI

Herriko frontoia

Konplexurik gabeko reggaetoia, generoaren ikuspuntuetatik kanpo, emakume ahots indartsua eta burujabea, klixeak apurtuz, errealitate berriak eraikiz erritmo eta pentsamendu askeak, haize berri bat... Gasteiztik eta euskaraz. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan (uztailaren 24tik aurrera).

2€

Irrien Lagunak

Herriko frontoia

Tiritatxo eta Martinber Tiritatxoren kontsultan sartuko dira eta mahai gainean gutun bat ikusiko dute. Gutuna lagun batek bidalia da eta zoriontzeko idatzi die, Irrien Lagunakek 10 urte bete dituelako. Abestiak, umorea eta parte hartzea ez dira faltako! Sarrerak salgai Turismo Bulegoan (uztailaren 24tik aurrera).

€1

Kontzertua: DENA

Herriko frontoia

Ezer sentitzeko diska aurkeztuko du DENA Ondarruko musika taldeak. Xabat, Unai eta Beñat oholtzan rocka bere zentzu zabalenean jorratzen.

€2

Kantaldia: Bentazaharreko neska mutiko alaiak

Herriko frontoia

Urtero Arrantzale Eguneko arratsaldea girotzen dute. Aurten, frontoian izango ditugu. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan (uztailaren 24tik aurrera).

€2

Esku pilota partiduak

Herriko frontoia

Esku pilota partidak. Nesketan: Alday-Orbegozo/Agirre-Ruiz de Larramendi. Mutiletan: Julen Retegi-Azanza/Arretxe-Pascual. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan (uztailaren 24tik aurrera).

€2

Bingoz bingo

Herriko frontoia

Yogurinha Borova, Aurori Badiola eta Ibai Sanchez DJ. Bingu, betiko musiki: lehenaku, atzo goxeku, bixarku eta etziku! Bingera eleantikin. Premixuk gañea, Kilometro 0. Nahi dan beste barre!! Bingo barrun pasaten dana, bertan geatzen da! Baezpaakuk, hobeto kanpun geatzen bazaze!!!. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan (uztailaren 24tik aurrera).

€2

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Estropadak: Eusko Label Liga

Ondarroako badia Egidazu kaia

Eusko Label ligako 15.estropada, XXXVII Ondarroako Bandera Cikautxo Sari Nagusia.

Dantza ikukizunak

Herriko frontoia

Dantza ikuskizun bi. Lehenengo Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarraren eta Jose Pablo Arriaga eskultore markina-xemeindarraren Oihalezko teilatua lana. Horren ostean Node Kultur Elkartearen Emakumeak dantza ikuskizuna. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan (uztailaren 24tik aurrera).

€2