Irailaren 30ean Markiña-Xemeingo Arretxinaga auzoko jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababusa 2:00etan, 4:00etan eta 5:30ean aterako da Arretxinagatik eta aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da.
Txartelak irailaren 30eko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.