Kanposantura joateko kotxerik ez erabiltzeko eskaria egin du udalak

0

KamiƱaldeko lanak direla eta, Kanposantura kotxez eta oinez igotzeko bide bakarra egongo da zabalik. Arazoak ekiditzeko, egun hauetan, kotxea, ezinbestekoa den kasuetan soilik erabiltzea eskatu die udalak herritarrei. ‘KamiƱaldeko lanak direla eta hilerrirako Nasa kaleko pasabidea soilik egongo da zabalik, hori dela eta, herritarrei ahal den neurrian hilerrira oinez gerturatzeko eskatu behar diegu, oinezkoen segurtasuna bermatzeko’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Kotxea elkarbanatu edota

Ezinbestean kotxez gerturatu behar duenarentzako bidea zabalik egongo da astelehenean eta martitzenean goizeko 11:00ak arte. Tarte horretan Udaltzaingoa egongo da bertan trafikoa kudeatzen, eta udalak hauen aginduak zorrotz betetzeko eskaria egin die herritarrei.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina