Antxoa Egunerako herriko tabernek ordutegi berezia izango dute

0

Zapatuan, maiatzaren 13an, herrian ospatuko den Antxoa Eguna dela eta udalak ostalaritza ordutegi orokorra ordu eta erdiz luzatea erabaki du udalak. Horrenbestez, baimendutako ixteko ordutegia honela geratuko da:

  • Bigarren taldeakoak (tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, janari-etxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak…) 4:00etan itxi beharko dute.
  • Hirugarren taldekoak ( taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, diskobarrak, karaokeak eta antzekoak…) 5:30ean itxi beharko dute.
  • Laugarren taldekoak (Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak…) 7:30ean itxi beharko dute.

Ordutegi berezia izateaz aparte, zabalik egongo diren lokalek honako betebehar hauek izango dituzte:

  • 3:00etatik aurrera tabernek musikaren bolumena 65dB-tara jeitsi beharko dute.
  • Ixteko ordua iritsitakoan musika kendu eta lokala itxi beharko da. Lokala husteko 30 minutu egongo dira.
  • Kalean ez musika ekiporik jarriko.
  • Lokalaren ateak ixtea zainduko da barruko soinuak ez diezaien ingurukoei eragin. Horretaz gain, taberna zabalik dagoen bitartean, komunak irekita eta osasun egoera onean egon behar dute.
  • Terrazak 2:00etan kendu beharko dira.
  • Gogorarazi kaltebideetan alkolaren kontsumoari buruz indarrean dagoen araudia.
  • Establezimendu hauek ixten dituztenetik berri ireki arte sei orduko tartea egon behar du.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina