2013an jarri zen martxan Gababus zerbitzua gazteek eskualdeko herriko jaietara autobusez joan ahal
izateko. Lehen urtean 1.533 erabiltzaile izan zituen, eta urtez urte haziz joan da: 2017an 4.733 gaztek
erabili dute.
- 2013: 1.533 erabiltzaile
- 2014: 3.443 erabiltzaile
- 2015: 3.812 erabiltzaile
- 2016: 4.692 erabiltzaile
- 2017: 4.733 erabiltzaile
Lea-Artibai Amankomunazgoak eskualdeko hamabi Udalekin batera eskaini du Gababusa zerbitzua
tartean Ondarroako Udalekin batera, hain zuzen. Modu honetan gazteek,
eskualdeko jai garrantzitsuetara modu seguruan joan-etorria egiteko aukera bermatu nahi du
udalak eta Amankomunazgoak, gertatu daitezkeen istripu edo ezbeharrak ekiditeko modu hoberena
aurreikuspenak egitea direlakoan.
Lea-Artibaiko Amankomunazgoarentzat garrantzitsuak dira Gaztedi planaren baitan martxan jartzen
diren ekintza guztiak eta horien artean baita Gababusarena ere bai.