Zapato Azulean garbi jokatzeko deia egin du Ondarroako Udalak

0

Zapato Azulean herria ahalik eta garbien mantentzeko eskaria luzatu die Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak bai herritarrei eta baita inguruko herrietatik datozenei ere. Ahalik eta hondakin gehien birziklatzeko asmoarekin Ondarroako Udalak edukiontzi gehiago ipini ditu Nasa, Erribera eta Antiguako Ama kaleetan eta Alamedan. Edukiontziak ez ezik, hainbat komun ere prestatu dira, Kafeko Atzeko sarreran eta Musika Plazan esaterako.

Musika Plazan komunak ipini ditu udalak.

Horrez gain, udal ordezkariek ingurumena zaintzeko eskaria egin dute, kaleak garbi mantenduz eta erreka ere errespetatuz. Plastiko kontsumoa ere txikiagoa izateko edalontzi berrerabilgarriak erabiltzera animatu dituzte herritarrak. Aurrerako urteetan biharamunak utzi dituen zenbait irudi ez errepikatzeko baliabideak jarri ditu udalak, baina jaiaz gozatzera datozenei ere arduratsu eta hondakinekin garbi jokatzeko eskaria luzatu diete. “Jaia bai, baina errespetua ere bai. Jendeak hondakinak kalean ez uztea eskatzen dugu”.

Igande goizean herriko kaleak eta jaigunea garbitzeko ere ohiko kale-garbitzaileez gain errefortzuak ere ipini ditu Ondarroako Udalak.

Alde Zaharrean ipinitako edukiontziak.

Aparkalekuak. Zapato Azule ospatzera kanpoko herrietatik etortzen den jende kopurua ikusita garraio publikoa erabiltzea eskatu du alkateak: “jende guzti hori hartu ahal izateko garrantzitsua izango da garraio publikoan etortzea. Ezinbestean autoan etorri behar direnentzat Zaldupeko anexoan, institutuko jolastokian eta portu eremuan egokitu ditugu aparkalekuak”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina