Sahararen alde suzko kriseiluak jaurtiko ditu Yaalah Elkarteak herritarrekin batera

0

Saharar herriaren alde Andra Mari egunean suzko kriseiluak jaurtiko dituzte Arrigorri hondartzatik, Yaalah elkarteak antolatuta. 23:30ean jaurtiko dituzte Ondarroako zerura kriseiluak, su-artifizialak amaitu eta berehala.

Kriseiluak eskuratu ahal izateko txartelak erosi behar dira; Zurru-Murrun, Kuriken eta hondartzako txiringitoan jarri dituzte salgai. Txartel horiek Andra Mari egunean bertan Arrigorri hondartzan ipiniko duten postuan aldatuko dira kriseiluen truke. Ondarroako zerua Sahararen aldeko elkartasun kriseiluz bete nahi dute Yaalah elkarteko kideek eta horretarako ekimenean parte hartzera animatu nahi izan dituzte herritar guztiak.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina