Andra Mari jaietan kale salmenta postuak ipintzeko eskaerak egiteko epea, zabalik

0

Andra Mari jaien baitan kale salmentarako postuak ipini nahi dituztenek zabalik daukate eskaerak egiteko epea, uztailaren 31ra arte (astelehena).

[ESKAERA EGITEKO, KLIKATU HEMEN]

Eskabidea inprimaki ofizialaren bidez aurkeztu behar da, bai telematikoki edo baita aurrez-aurre udaletxeko Erregistro Orokorrean, Alamedako bulegoetan.

2023ko prezio publikoa 16,98 eurokoa da m/l bakoitzeko egunean (1,5metroko sakonerarekin). Postu hauek Kantoipen kokatuko dira eta udalak ez du azpiegiturarik ipiniko.

Okupazioaren erabakia ebatzi ondoren ezingo da eskatutako baimenari uko egin.

[ESKAERA EGITEKO, KLIKATU HEMEN]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina