Eneritz Flores Ibazetak irabazi du Andra Mari jaietako kartel lehiaketa

0

Atzo (uztailak 18) egin zen 2023ko Andra Mari jaietako kartel lehiaketaren irabazlearen aukeraketa Jai Batzordean, eta Eneritz Flores Ibazetak egindako Herritxarron tradiziƱoi lana izan zen irabazlea. Berea izango da herriko etxe guztietara zabalduko den jaietako programaren azaleko irudia.

Batzordekideek hiru finalista aukeratu zituzten lehiaketara aurkeztu ziren 11 hautagaien artean, eta hiru horien artean Floresena izan zen garailea. Eskuz egindako lana da, azken urteetako irabazleen artean gertatu ez den modura. Herriko ohiturak diren elementuak uztartzen dira, egilearen esanetan “herriko kulturaren parte diren erraldoiak eta arrauna”.

Saritu gabe geratu diren kartelak egileen esku daude abuztuaren 4ko 14:00ak arte.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina