- ekitaldia hau amaitu da.
Zinea: ‘Natura Bizia dokumentala’
2021-06-06 @ 19:00 - 20:30
Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hau Nazio Batuen Erakundeak 1973an izendatu zuen garapen iraunkorra eta ingurumena zaintzeko eragile aktiboak sustatzeko helburuarekin.
Urtero ingurumenarekin erlazionatutako gai bat aukeratzen da eta 2021eko gaia, “Berrimajinatu, berreskuratu, leheneratu” da.
Ingurumenari lagun diezaiokegu eta naturarekin bakea egin, klima hondamendiari aurrea hartu asmoz, kutsadura murriztu eta biodibertsitatearen galera gelditzeko, baina horretarako natura ezagutu behar dugu. Ezin da zaindu ezagutzen ez duguna!
Horregatik, ZetaZineklub Taldeak Ekainaren 6an Natura Bizia dokumentala proiektatuko du Beikozinin arratsaldeko 19etan, Euskal Herriko natura ezagutzera eman asmoz eta horrela naturaren babesean eragile aktiboak eratzeko ekintzan euren aletxoa jarriz.