Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Aniztasun batzordearen bilera

Kofradia Zaharra

Pedro Lasarte Iparragirre aniztasun zinegotziak batzordean biltzeko deia egin du astelehenerako (azaroak 22), 18:00etan udaletxean.

Kirol batzordearen bilera

Udaletxea

Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak kirol batzordearen bilera deitu du eguaztenerako (azaroak 24), 19:30ean udaletxean.

A25: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Alameda

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. Gaur azaroaren 25a da. Eta gaur egun berezia izanagatik egunero behar luke Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunak, egunero behar genuke emakumeenganako indarkeriarik gabe. -- Ondarroan ez dugu emakumeenganako indarkeriarik onartzen. Ez gaur ez inoiz! -- Arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea Alamedan.

Liburuen Amuak: ‘Argiantza’

Txomin Agirre udal liburutegia

Liburuen Amuak irakurle taldearen solasaldia: Azaroak 27, zapatua: Argiantza, Pello Lizarralderena. Parte hartu nahi dutenek udal euskara zerbitzuko 946833668 telefono zenbakian edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan eta udal liburutegiko 946833343 telefono zenbakian edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikoan eman dezakete izena.

Free

Ondarroako sortzaileen azoka

Kofradia Zaharra

ondarroako sortzaileek azoka bat antolatu dute euren produktuak plazaratzeko. Azoka abenduaren 11an eta 12an egingo da Kofradia Zaharrean: zapatuan 10:00etatik 18:00etara eta domekan 10:00etatik 17:00etara.

HITZALDIA: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako abenduko hitzaldia: Plastic wars. Itsas hondakinen isilpeko mehatxua. Hizlaria: Oihane Cabezas Basurko ingurumen ikerlaria.

Free

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Gabonetako kontzertua

Andra Mari eliza

Unanue Udal Musika Eskolak Gabonetako urteroko kontzertua antolatu du Andra Mari elizan.

Free