Udal Berdintasun sailak, Radixu Irratiarekin batera, indarkeria matxista prebenitzeko lanketa abian jarri du ekainaren 29an ospatuko den Zapato Azule jaiari begira. Protokoloa, herrian egiten diren jai eta ospakizunei zuzenduta eginda dago, halako testuinguruetan ohikoagoa baita eraso matxistan gertatzea. Iaz landutako proposamenean sakontzen jarraitzea da asmoa, besteak beste tabernariekin eta txosnen ordezkariekin.
Udalak dei egiten du datorren ekainaren 19an (eguaztena), goizeko 9:00etatik 11:00etara, Etxelilan egingo den lan saioan parte hartzera.
Lan saioaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Jaiei begira, eraso matxistei aurre egiteko, herriko eragile, elkarte eta taberna desberdinen arteko protokolo bateratua adostea.
- Indarkeria matxisten arreta zerbitzuaren gaineko informazioa ematea
Prozesuan parte hartzen duten eragileekin konpromiso hauek hartuko ditu udalak:
- Zigilu edo bereizgarri bat luzatuko zaie eraso matxistarik gabeko jaien lanketan beraien konpromisoa erakusgarri egiteko.
- Taberna partehartzaileen zerrenda osatuko da eta horren berri eman Udalaren eta Radixu Irratiaren esku dauden zenbait komunikazio bidetatik.
Aurretiaz izena ematea eskatzen da, ekainaren 12a baino lehen. Tabernaren izena eta parte-hartu nahi duten pertsona kopurua adierazi beharko da. Izen ematea Etxelilan zein Udal berdintasun arloan egin daiteke. Interesa eduki arren saioak daukan ordutegian etortzerik ez duenak kontaktuan ipini udal berdintasun sailarekin: 946833670.