San Juan akelarrean parte hartzeko deia egin du Artelan elkarteak

0

San Juanetako akelarrean parte hartzeko deia egin du Artelan taldeak. Horrenbestez, ekainaren 23an, 21:30ean hondartzako txiringito parera joateko deia egin die herritarrei. Etxean erdi aroko arropak dituenak horiek eramateko eskaria ere egin dute antolatzaileek. Arroparik ez duenak ere parte hartzera animatu dituzte parte hartzaileek, bertan egongo dira denentzako arropa eta margozteko materiala.

Akelarrean parte hartzera animatzen denak hurrengo telefono zenbakira deitu beharko dute: 680 352 920, antolatzaileek jende kopurua aurreikusi ahal izateko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina