Zapatuan Mendexako jaietatik bueltatzeko Gababusa egongo da

0

Uztailaren 30ean Mendexako jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababusa 2:00etan, 4:00etan eta 5:30ean aterako da Mendexatik eta aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da. Txartelak uztailaren 29ko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.Gababusa---Mendexa

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina