Hiritarraren zerbitzu bereziak ezartzeko lanean ari da Udala

0

Herribusaren zerbitzua bertan behera geratu da. Orain arte zerbitzua kudeatzen zuen enpresak bertan behera laga du zerbitzua, lan honek galerak ematen dizkiola argudiatuta.  Abuztuaren 1ean laga zuen herribusaren zerbitzu eskaintzea eta ordutik udala alternatiba ezberdinak aztertzen ari da.

Epe laburrean gutxieneko zerbitzuak bermatzeko zerbitzu bereziak ezarriko ditu Ondarroako Udalak eta aurrera begira Hiritarraren kudeaketa bere gain hartuko duen enpresa edo norbanako berria ere bilatuko du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina