Aurtengo Andra Mari jaietan ez da antzarren jokorik izango

0

Abuztuaren 4an bukatu zen antzarren jokoan izena emateko epea eta 6 parte hartzaile baino gutxiagok izena eman dutenez aurten ez da antzarren jokorik izango. Horrela erabaki du jaien antolakuntzan lanean aritzen den kultur batzordeak.

Pena handiz hartu dute kultur batzordeko kideek antzarren jokoa aurten behintzat bertan behera lagatzearen albistea. Horrenbestez, hurrengo urtera begira antzarren jokoa berreskuratzeko lanketa berezia egiteko konpromezua hartu du aipatutako batzordeak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina