Etxelilan antolatutako ikastaroan jaietan eraso sexistak identifikatu eta hauei erantzun kolektibo bat emateko ariketa eta talde dinamikak egin dituzte bertaratutakoek. Aurrera begira jaietan jarrera sexistak atzematen badira martxan jartzeko protokoloa lantzen jarraitzeko asmoa agertu dute ikastaroan parte hartutakoek.
Indarkeria mota ezberdinen inguruko azalpenarekin hasi zen ikastaroa eta horren ostean talde dinamiken bitartez eraso sexistak identifikatzen aritu ziren parte hartzaileak. Eraso horiei jaietan nolako erantzuna eman behar zaien ere aztertu zuten. Guzti hau landuta, orain jaietarako protokoloa lantzen jarraituko dute txozna guneko kideek.