Ondarroako jaiak ere badatoz eta aurten udalak eta txozna guneak lanketa berezia egin dute gisa honetako erasorik gerta ez dadin, eta gertatzen badira erantzun kolektibo bat emateko.
Jaietan abuztuaren 13 eta 19an Beldur Barik gunea izango da 19:00etatik 22:00etara Musika Plazan, animatu eta indarkeria sexistaren aurrean eman aurpegia lelopean. Aipatutako gunean, materialaren banaketa, norbere txapak egiteko aukera, Beldura Barik lehiaketaren inguruko informazioa, photocall-a… izango dira.
Abuztuaren 15ean berriz, Txabela Bragas antzerki taldearen eskutik “palabras ke haze unos años una loka inskribio en la pared del manikomio” antzezlana izango da 18:30ean Gaztetxean.
Egitarau orokorraren inguruko hausnarketa ere burutu dute aurtengo jaiei begira herriko taldeek. Musikaren bitartez helarazten diren mezuak, kontzertu eta kultur ekintzetan emakumeen presentzia… izan dira aztertutako kontuetako batzuk. Horren ondorioz, txozna gunean jarriko den musika zaindu egingo dutela azaldu dute antolatzaileek. Udalak barraketako arduradunekin sinatzen duen kontratuan iruditegia zaintzeko klausula berria atxiki du, iruditegi eta mezu sexistak barraketako gunetik kanpo gera daitezen.