Irailaren 23an Aulestiko jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababusa 2:00etan, 4:00etan eta 5:30ean aterako da Aulestitik eta aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da. Ondarroatik Aulestira joateko 21:30ean aterako da autobusa Ondarroatik.
Txartelak irailaren 23ko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo Bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.