Aurten lehenengoz Ondarru-lekitto kostaldeko lasterketa antolatu du Lekeitioko Tximista taldeak irailaren 24rako. Ibilbidea Ondarruko Itsasaurre plazatik abiatuko da eta Lekeitioko plazan izango du bukarea; guztira 15,5km.
Antolatzaileek ibilbidean zehar janaria eta edaria egongo dela aurreratu dute eta izena emateko helbide bat ere jarri dute eskura: www.herrikrosa.eus.