Euskal Herriko I. Kukaña Txapelketa, ekainaren 22an Ondarroan

0

Ekianren 22an egingo da Ondarroan Euskal Herriko I. Kukaña Txapelketa, Aurrera Kukaña Taldearen eskutik. Festa giroa eta lehiaketa uztartuko dituen ekitaldi bat egitea du helburutzat txapelketa honek. Urte askotan ospakizuna eta kirola batu dituen kukaña goratu eta dagokion tokira eramatea da helburu nagusia. “Ondarroan hain errotuta dagoen eta hain gure sentitzen dugun kukañak ere Euskal Herriko txapelketa bat merezi zuela pentsatu genuen, beste hainbat herrialdetan egiten den antzera”.

Munduan toki askotan ezaguna den ohitura da kukaña: Euskal Herriko hainbat herritan, Turkian, Italian, Galizan…baina Ondarroako kukañak badu bere xarma berezia bere ezaugarri eta herrian duen garrantzia dela eta. Beraz, Euskal Herri mailako txapelketa bat egiteko toki aproposa dela ondorioztatu du herritar talde batek, Aurrera Kukaña Taldearen izenpean batuz. Txapelketaren lehen edizio honetan, inguruko lehiakiderik onenekin batera komunitatea egiten hasi eta guzti honi jarraipena ematea da asmoa.

Izen ematea ere laster zabalduko da. Irabazleak 1.000 euroko saria, ikurriña eta txapela eramango ditu etxera. Instagram kontua ere zabaldu dute: @ehkotxapelketa

“Txapelketa aitzaki bezala hartuta, herriaren ondare ezberdinak balorean jarri nahi dira. Kukañaz gain, kontserba fabriken lana, herri mugimendua eta tradizionalki herriak arrantza eta festarekin izan duen lotura berezi hori batuko da ekainaren 22an, festa egun paregabea bilakatuz”, azpimarratu dute antolakuntzatik.

Datozen asteetan ipiniko da kukaña berria ere. Aurrerago zehaztuko dira kukaña horren ezaugarriak: luzera, inklinazioa…

Hain zuzen ere, ekainaren 22an egingo da ekitaldi hau, herrian Aurrera Eguna ospatuko delako. Aurrera Kirol elkarteak egun osoko egitaraua prestatuko du bazkari herrikoi eta guzti. Hori dela eta, kukaña txapelketa egun horren bueltan antolatzea erabaki dute antolatzaileek.

Herriko partehartzaile batzuk Aurrera Kukaña Taldearen baitan parte hartuko dute txapelketan. Talde hau ofizializatu eta nazioarteko kukaña txapelketetan parte hartzea izango da helburu nagusia, Ondarroa eta herriko kirolariak disziplina berri batean txertatzeko asmoz.

Aurrera Kukaña Taldeak hainbat bidelagun izango ditu abian jarriko den etapa berri hontan. Hala nola, Ondarroako Udala eta Aurrera KE, eta laguntzaile gisa, Sutargi Jatetxea, Aguirreoa, Heisa, Mar-Mar eta Ortiz kontserba lantegiak, besteak beste.

2023ko herriko kukaña lehiaketa.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina