Errenta aitorpena euskaraz egin dute Ondarroako herritar gehienek bertako entitateen bitartez

0

Herritarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko aukerak zabaltzen aritu dira aurten ere Ondarroako Udala eta herriko finantza erakundeak eta aholkularitzak. Aurtengo bataz bestekoa %78,22 izan da; hau da, entitateen bidez egin diren 10 errentatik 7 euskaraz egin dira.

Datuen argitan esan dezakegu kanpainak eragin duen esparruan, Ondarroako entitateetan, alegia, emaitza positiboa izan dela. Beraz, udalaren eta entitateen arteko elkarlana baliagarria izan da. Eta udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eurei ere euren inplikazioagatik.

Urtea amaitu aurretik izango dugu datu orokorra, hau da, errenta aitorpen guztiena. Izan ere, errenta aitorpena ez baitugu bakarrik finantza erakundeen bitartez egiten. Internet bidez eta etxean jasotzen ditugunak ere kontuan hartu behar ditugu. Datuak jasotakoan ikusteko moduan izango gara egindako kanpaina honek zenbatean eragin ote duen datu orokorrean eta ikusiko dugu kanpaina hasieran jarritako helburua bete ote den. (%45era ailegatzea zen  helburua).

IMG_20160524_112217210

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina