Arin-aringa parte hartze guneak urriaren 11n jarri du hurrengo hitzordua

0

Atzo 30 emakume inguru elkartu ziren ‘Emakumeen osasun integrala eta kirola- berdintasuna lortzeko erronkak’ hitzaldian. Hitzaldiaren ostean arin-aringa egiten hasteko taldea eta hitzordua finkatu zituzten bertaratutakoek.

Horrenbestez, hurrengo hitzorduan urriaren 11an izango da, 19:00etan Etxelilan. Dinamizatzaile eta animatzaile moduan Arantza Burgoa arituko da eta antolatzaileek, korrika egiten hasteko ez dela maila jakin bat izan behar azpimarratu dute. Kirola egin eta elkarrekin ondo pasatzeko gunea izango dela gaineratu dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina