Gabonetan ostalaritzako ordutegi orokorra ordu eta erdi luzatzea erabaki du Udalak

0

Gabonetako jaiak direla-eta abenduaren 17an, 24an eta 31n ostalaritzako ordutegi orokorra ordu eta erdi luzatzea erabaki du Udalak. Beraz, egun horietarako baimendutako ixteko ordutegia honakoa izango da:

  • Bigarren taldekoak (tabernak, ardandegiak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak‚Ķ): 04:00etan
  • Hirugarren taldekoak (taberna bereziak, klubak, bar amerikarrak, diskobarrak, karaokeak‚Ķ): 05:30ean
  • Laugarren taldekoak (dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak…): 07:30ean
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina