Kirol Batzordeak aukeratu ditu aurtengo Kirol Galako sarituak

0

Herritarren aldetik jasotako proposamenen artean, aurtengo Kirol Galako sarituak aukeratu ditu Ondarroako Kirol Batzordeak. Denetara lau sari banatuko dituzte: urteko kirolari emakumezkoa, urteko kirolari gizonezkoa, urteko kirol taldea eta aipamen berezia. Nagore Elu triatleta izendatu dute 2016 urteko kirolaria emakumezkoetan eta Arnaitz Burgoa triatleta baita ere, gizonezkoen artean. Urteko kirol taldea, urte osoan egindako lanagatik, Ondarroako Arraun Elkartea izendatu dute eta aipamen berezia berriz, Jabier Urkirirentzako ‘Kubillo’ izango da neska eta mutilekin futbola irakasten eta herri mugimenduan egindako lana dela eta.

Hurrengo asteetan jakinaraziko du udalak Kirol Gala noiz izango den. Horretaz gain, herritarrek egindako ekarpenak eskertu nahi izan ditu udalak, asko izan direlako herritarren aldetik jasotako proposamenak. Aurten saririk lortu ez dutenei ere aipamen berezia egin nahi izan dio udalak, horien artean Inar Urruzuno, Arantza Burgoa, Iraide Burgoa, Ager Solabarrieta, Eneko Azkarate, Arin-aringan jabekuntza tailerra eta Artibai Judo taldea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina